4.B argazkiak

fondo de blog

jueves, 27 de mayo de 2010

viernes, 20 de noviembre de 2009

HARTZ ZURIA


Jakingo duzuenez, eskimalak izotzez egindako etxeetan bizi dira eta ondo moldatzen dira toki hotzetan. Hala ere behin ume eskimal batek ez omen zuen etxerako biderik aurkitu eta galdu egin zen betirako. Inork etzekien umeak bizirik irautea lortu ote zuen. Inork etzuen berriro ikusi. Gurasoek beste seme bat ere bazuten eta tira, gaitzerdi.
Hura gertatu eta urte batzuetara, etxean hazitako semea, galdutako umearen anaia alegia, ehizara joan zen eta, itsasertzean zegoela, kraust! izotz zati handi bat puskatu eta plaust! uretara, eta mutikoa bertan harrapatuta geratu zen, lehorretik gero eta urrunago, azkenerako itsasoan galdu zen arte.
"Eztago zereginik", esan zuten herriko zaharrek, "horrelakoetan inor ez da bizirik itzuli". Hura zoritxarra! Sorgindutako familia zirudien. Ezbeharra berriro etxe berean ate joka.
Itsasontzi moduko izotz puska erraldoi hartan, iceberg hartan alegia, mutikoa ezezik hartz zuri bat ere bazegoen. Gaztea ikaratu egin zen hasieran, baina gero lagun handiak egin ziren. Atera kontuak, hartzak arrainak ematen zizkion jateko eta besarkatu ere egiten zuen mutikoa berotzeko. Baina harrigarriena hauxe: hartzak esan zion senitartekoak zirela. Senitartekoak?
Egun batzuk pasata, izotz zati hura berriro ere lehorrera hurbildu eta gazteak etxerantz abiatzeko modua izan zuen. Agurtzeko orduan hartz zuriak bere ile luze batzuk oparitu zizkion.
Gazteak gertatutako guztia zehatz–mehatz kontatu zuen herrian, baina hitz erdirik etzioten sinetsi. "Zu ez zaude burutik sano, mutiko" Hala ere, hartzaren ileak erakutsi zizkienean, denak aho zabalik. "Ooooh! Egia al da orduan? Hartza zure familiakoa zen?"
Senitartekoak ziren edo ez oraindik ez du inork argitu, baina antza denez hartzak anaia balitz bezala babestu zuen mutikoa

viernes, 13 de noviembre de 2009

Tartalo


Euskal Herriko herri batean oso pozik bizi ziren bere herritarrak. Baina egun batean erraldoi begibakar bat agertu zen herrian eta mendi batean zegoen kobazulo batera sartu zen bizitzera. Herritarrak oso izututa zeuden, erraldoi begibakarrak janari asko jaten zuelako eta astero herritar asko jaten zituen. Egun batean gizon ausart bat Tartaloren kobazulora joan zen aurre egitera. Baina Tartalok kobazuloko atea arroka haundi batekin itxi zuen, hurrengo egunerako utzi zuen gizona. Hurrengo egunean Tartalo gizona jateko saltsa egiten ari zenean, gizonak saltsa erraldoiaren begiari bota zion eta itsututa gelditu zen.Kobazulotik atera ezin zelako, Tartalok zituen ardien artean sartu zen, beste ardi bati bere arropak jarri zizkion. Orduan Tartalok ardia jan zuen, gizona zela pentsatuz eta arroka atetik kendu zuen.Gero gizona atera zen Tartalo pixkat itsututa zegoelako. Gizonak soka bat bi zuhaitzetan lotu zuen eta Tartalo aldapan behera erori eta hil zen.Gizonari esker herritarrak berriro pozik bizi izan ziren Tartalo hilda zegoelako.
Kontakizun hau nire aitonari entzun diot.